GOXUA´N SALSA – Lorak Eskeintzen

Goxua'n Salsak Gatibu taldearen Lorak Eskeintzen abestiaren bertsioa egin du. "Zutunik nago, zuri lorak eskeintzen" dio letra zirraragarriak, pertsona batek hildako lagunaren hilobi aurrean esaten duena. Oraingoan, Puerto Ricoko 80ko hamarkadako saltsa erromantikoan oinarritzea erabaki dute taldekideek, cover patxadatsua eta liriko samarra egiteko.