Goienetxe Anaiak “Lekuz Estu” disko berria kaleratu du

"Lekuz Estu" Goienetxe Anaiak taldeko ZKH eta DJ Biguren azken lana da. Instrumentalek musika elektronikoa dute, dubsteb, techno, rap eta glitch hop kutsua dute... Bestetik diskoan parte hartu dute FLCH, Lur eta Anek, kantei ukitu berezi bat ematen diena. Maiatzaren 17an Iruñean ospatuko den Euskal Jaian emango dute kontzertua.