Giro paregabearekin hasi dira Arrotxapeko jaiak

Arratsaldeko 20:00tan auzokideek jaigunea bete dute Arrotxapeko jaiei ongietorria emateko. Palestinako herriari elkartasuna adieraziz eta jai herrikoi eta feministak aldarrikatuz bota dute aurtengo txupinazoa.