Gazteek borroka historikoak protagonizatu dituztela gogoratu du Erregimena Kanpora dinamikak

Erregimena Kanpora gazte dinamikak borroka historikoen inguruko erreportai berezia egin du bere protagonisten oroitzapenak bilduz. Protagonista horiek ere une horietan gazteak zirela gogoratzen dute.

2015-ko apirilak 20

"Uneotan, aldaketa politiko eta sozialaren atarian dago Nafarroa. Argi dugu, ordea, gobernu aldaketa huts batek ez duela sakoneko aldaketa bermatuko. Erregimena sakon-sakoneraino dago errotua, eta nola edo hala saiatuko da botereari eusten. Gaur egungo nafar gazteon ardura da benetako aldaketa horren alde borrokatu eta alternatibak errealitatera eramatea. Gure borrokari ere, noizbait, historiko esango diote, modu batean edo bestean Nafarroako norabidea betirako aldatuko duelako", dio Erregimenak Kanpora dinamikak.

Egindako erreportaian Fermin Valencia Potasasko langile borrokan egondakoa, Begoña Zabala ekintzaile feminista eta abortuaren aldeko lehen borroektako partaide, Expe Iriarte Iruñeko lehen Udal Ikastolako irakaslea, Saul Arangibel intsumisoa eta Mikel Valdivieso arrantzale bizarduna agertzen dira. "Haiek ez zuten, norbera bere borrokan egoteko eta une historiko bat bizitzeko aukera galdu. Ez dezagun galdu guk ere, gaur egungo gazteok".
 

Maiatzaren 16an, hauteskunde atarian, Iruñeko Foruen Plazatik eguerdiko 12:00etan abiatuko da aldaketa politikoren aldeko gazte manifestazioa.

Gehiago