Garesen dena prest 21. Korrikari hasiera emateko
Lau egun baino ez dira gelditzen euskarari klika egiteko. Ostegunean, 17:00etan abiatuko da 21. Korrika. Gares izanen du abiapuntu. Lehen kilometroa hamasei lagunek eginen dute lekukoa eskuan hartuta: hamasei lagun, Izarbeibarreko eta Mañeruibarreko herri bakoitzeko bat.
2019-ko apirilak 1
Euskararen Legeak ezartzen duen zonifikazioaren arabera, Gares, eremu mistoan dago, baina, Mañeruibarreko zenbait herri eremu ez-euskaldunean daude. Zailtasunak zailtasun, euskarak bultzada baduela erakutsiko dute ostegunean Korrikaren hasierarekin batera. Hamasei lagun horien artean, hiru izan dira AEKko kideek egindako Korrikaren aurkezpen ekitaldian. Urduri, hunkituta eta unea iristeko irrikan daudela aitortu dute.
Prest dago Gares Korrikaren hasierako festa handia hartzeko. Goizeko zortzietan abiatuko da festa handia eta iluntzera arte izanen da festa giroan: dianak, musika, antzerkia, erraldoi eta buruhandiak, kontzertuak… denetik izanen da gozagarri. Korrikak bultzada emanen dio euskarari beste urte batez ere ostegunean hasi eta apirilaren 14an amaituko dena. “Korrikak euskararen normalizazioa biltatzen du eta 21.ean ere horixe aldarrikatuko dugu”.
Garesen, eta inguruko herrietan AEKk eta euskararen aldeko mugimenduek egindako lanari esker, aukera gehiago daude euskaraz bizitzeko. Hala hitz egin du Errobi, Garesko euskaltegiko irakasle Ane Azkonak. Garesek 2.000 biztanle ditu eta asko izan dira Korrikaren hasiera prestatzeko auzolanean aritu diren herritarrak. Horien artean noski, baita alkatea bera ere, Oihan Mendo.