Faxismoaren aurrean “Euskal Herria irabazteko” irailaren 13an Donostian mobilizazio nazionala egingo du Ernaik
2026-ko ekainak 12
Ernai gazte antolakundeak dagoeneko irailean ohikoa bihurtu den deialdi nazionalari ekin dio berriz ere eta lau herri ezberdinetan lona bat irekiz aurkeztu dute mobilizazioaren data. Azpimarratu dute “garai erabakigarriak” bizi ditugula “kapitalismoaren fase metaketa baten bukaera eta beste baten hasiera bizi dugun honetan”. Eta zentzu horretan, askotariko erronkak dituela Euskal Herria bezalako “herri txiki eta zapaldu batek”.
Gainera, testuinguru honetan “aterabide baztertzaile eta atzerakoiak nagusitzen” dabiltzala ere aipatu dute, zeintzuek ez dituzten sistema kapitalistaren oinarrizko printzipioak mugiaraziko. “Are, sistema kapitalistaren bertsio basatiago eta autoritarioago bati bide emanez”, dio Ernaik.
Ernaik ordea, konpromisoa hartzen du “Euskal Herria askatasunera eraman eta Euskal Herriko gazte oro duintasunez bizi dadin”. Horregatik “garaiak eskatzen duen neurriko bultzada emateko” ikasturte hasiera honetan mobilizatzeko garrantzia azpimarratu eta Donostiara bertaratzeko deia luzatu dute; “Euskal Herria irabaztera! Faxismoari ez” lelopean deitu dutena.
