“Ez da soilik memoria ariketa bat, baizik eta NATOren kontrako borroka deialdia”
Hainbat eragilek deituta, NATOren aurkako elkarretaratzea egin da Iruñeko Udaletxearen aurrean. Izan ere, gaur, martxoak 12, 39 urte bete dira Hego Euskal Herriak, Espainiar Estatua NATOn sartzeko erreferendumari ezezkoa eman ziola. Askapenako kide batek adierazi du, gaurko mobilizazioa ez dela soilik memoria ariketa bat, baizik eta internazionalismotik NAToren kontrako borroka hori berriro egiteko deialdia. Horregatik “borroka eta antolakuntza internazionalistarako deia” zabaldu dute.
2025-ko martxoak 12
Gehiago
El trato inhumano y las torturas a las activistas de la Flotilla quedan en evidencia en un vídeo difundido por Israel
1
La delegación vasca en la Flotilla secuestrada por militares israelíes está siendo trasladada a un puerto en la Palestina ocupada
