Euskal Herriko Mugimendu Feministak datozen urteetako erronkak finkatu ditu Durango parte hartze historiko batekin

Euskal Herriko Mugimendu Feministak datozen urteetako erronkak finkatu ditu Durangon parte hartze historiko batekin. 3.000 emakume bildu dira asteburu luze honetan eztabaidatzeko, elkarrengandik ikasteko eta desikasteko.

2019-ko azaroak 3

«Gainezka egin dugu», esan du Mugimendu Feministak. Eta gainezka egin dute Durangoko kaleek. Milaka emakume atera dira kalera, aldarri anitz eta zuzenekin, feminismoaren geroa Euskal Herrian indartsua izango dela erakustera.

«Ez gaude denok», esan dute, «presoak, hildakoak etxeko langileak» falta dira. Heteroarauari, kapitalismoari, arrazismoari eta patriarkatuari planto egin diote, alai eta dantzan, baina zapalkuntza anitzez zeharkatutako gorputzak amorruz hustuz –amorru zilegia, jardunaldiotan nabarmendu denez–.

Manifestazioaren bidean, hainbat ekintza egin dituzte: bost suziri jaurti dituzte egin diren bost Jardunaldi Feministen alde, bankuetan “sistema irauli” zioten pegatinak jarri, “heteroarauari sua” zioen pankartari sua eman eta autodefentsa feministaren aldeko pankarta zabaldu Ertzaintzaren egoitzaren aurrean, beste askoren artean.

Manifestazioaren amaieran, indarrez sartu dira Landako Elkargunera, saltoka, ospatzeko arrazoiak ere ekarri baitizkio Mugimendu Feministari azken hiru egunetako saldak.

Gehiago