Euskal Herrian, herriz herri, milaka pertsona kalera atera dira urriaren 8ko deialdietan genozidio zein gerrei ezetz esateko

Besteak beste, Altsasu, Atarrabia, Antsoain, Barañain, Lakuntza, Etxarri Aranatz, Iturriaga, Arbizu, Tafalla, Sarriguren, Lakuntza, Mutiloa, Iruñea edota Kordobillako suhiltzaileen parkea izan ziren Nafarroan mobilizazioen eszenatokia.

2026-ko urriak 9

Gernika-Palestina Herri Ekimenak deitutako mobilizazioetan milaka pertsonak parte hartu dute “Genozidiorik EZ! Gerrarik EZ!” lelopean elkartasunaren ahotsa Euskal Herriko plazaz plaza ozen entzun da ehun hiri eta herri baino gehiagotan.

“Gazaren suntsiketatik hiru urte pasa direnean, tamalez, Palestinaren alde kalera ateratzeko beharrak bizirik dirau. Gaza eta Palestinako gainerako lurraldeetan bizi duten egoera jasanezina da. Munduaren egoera bera ere jasanezina da: genozidioak, gerrak, blokeoak, goseteak, desplazamenduak…”, gogoratu du ekimenak.
Nazioarteko legedia sistematikoki urratzen dela ere salatu dute. “Israel eta AEB gelditzen ez baditugu, inpunitate osoz jardungo dute euren logika inperialista eta espantsionistaz”.
Honen aurrean, Gernikaren herritik, beste behin, herrien subiranotasunaren alde agertu da “bakea eta justizia aldarrikatu nahi izan dugu, Palestinak denon beharra du eta.”

Gehiago