“Euskal Herriak independentzia!”, Ernaiko manifestazioa Iruñeko kaleetan

Nafarroan Bizi Eguna ospatu da Iruñean. Goizean solasaldia eskaini dute espainiar estatuko nazio zapalduetako gazte antolakundeetako kideek Arrotxapeko gaztetxean, eta arratsaldean manifestazioa egin dute Iruñeko kaleetan barrena, Ernaik antolatuta.

2018-ko abenduak 8

Nafarroan era duinean bizi ahal izateko Euskal Herriarentzat independentzia eskatu dute Iruñean antolaturiko Nafarroan Bizi egunean. Arrotxapeko gaztetxean abiatu dute eguna, gazte boteretik burujabetza prozesuak nola elikatu pentsatzeko solasaldiarekin: espainiar estatuaren menpeko herrialdeetako gazte antolakundeek hartu dute hitza, hala nola, Gaztelako Yesca, Galizako Isca, Aragoiko Purna, Andaluziako Jaleo eta Hego Euskal Herriko Ernai gazte antolakundeek. Hainbat ardatz azpimarratu dituzte: mugimendu feministaren indarra, gazteak arlo ugaritan antolatu beharra, eta 78ko erregimenari bazter guztietatik pitzadurak ireki beharra, besteak beste.

Nafarroako Ernaik antolatua zuen Nafarroan Bizi eguna, eta solasaldiaren ondoren manifestazioa egin dute Iruñeko kaleetan zehar Nafarroako gazteon oraina borrokan da, Euskal Herriak independentzia lelopean. Gora Iruñea-ren lokalean bukatu dute eguna, gazte taldeen kontzertuekin.

Gehiago