Euskal gatazkaren inguruko “adiskidetze soziala” behar dela aldarrikatu du Foro Sozialak

ETAren armagabetzeak "oztopo guztiak gaindi daitezkeela" adierazi du Bake prozesua indartzeko Foro Sozialak. Elkarbizitza "behetik gora eraikitzeko" konferentzia eginen du Nafarroako udal ordezkariekin, urriaren 28an.

2017-ko ekainak 27

Urtebeteko ibilbidearen balorazioa egin du Bake Prozesua indartzeko Foro Sozialak, eta aurrera begira jarri da: Euskal gatazkaren inguruko “adiskidetze soziala” behar dela aldarrikatu du, eta, horren bueltan, iragarri, elkarbizitza “behetik gora eraikitzeko” konferentzia eginen duela Nafarroako alkate eta udal ordezkariekin, urriaren 28an.

Hiru ondorio atera ditu urtebeteko lanaren ondorioz. Bat: “biktima guztientzako egia, justizia eta ordaina lortzea bizikidetza politika orok izan behar duen lanaren muina” dela eta iraganaren “azterketa kritikoa” egin behar dela, “ekidistantziarik eta anbiguotasunik gabe”; bi: ETAren armagabetzeak erakusten duela “oztopo guztiak gaindi daitezkeela”; eta, hiru: Nafarroan badirela “sektore batzuk tematuta daudenak ezer mugi ez dadin”.

Gehiago