Etxerat: “Estatuek ez dute zilegitasunik Giza Eskubideen Eguna ospatzeko”

Gaur, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren Eguna den honetan, euskal preso eta iheslari politikoen senidetartekoak kalera atera dira Iruñea, Gasteiz eta Baionan, eta zapi kateak egin dituzte helburu batekin; pertsona ororen eskubide guzti-guztien errespetua, aitortza eta ezarpen unibertsal eta eraginkorra sustatu ditzaten.