Ernairen II. urrats feminista martxan da

Bilboko Zirika gunean egin zuten Ernai gazte antolakundearen II. urrats feministaren aurkezpena pasa den ostiralean. Ernairen barne prozesu feministaren baitan kokatzen den ariketa honetan "feminismoa transbertsal bihurtzea" izango da apustu nagusia.

2018-ko otsailak 26

Joxemi Zumalabe fundazioko kide den PIlik prozesuaren garrantzia azpimarratu zuen, metodologiak, denborak eta sortutako materialen garrantzia nabarmenduz. EH Bilgune Feministako kideetako bat ere gonbidatu zuten. Gazte antolakundearentzat feminismoa estrategikoa izatearen garrantziaz mintzatu zen Ernaiko bozeramaile bat: “Neska gazteok saretu eta antolatzeak burujabetza feminista irabaztera eramango gaituzte”.

“II.urratsak iritzi feminista eta munduaren irakurketa feminista egiten lagunduko digu”, azaldu dute Ernaiko kideek. Feminismoa transbertsal bihurtzea izango da apustu nagusia, gazte antolakundea militante feministaz osatuta egotea. II. urratsa dinamikoa eta moldagarriagoa izango dela ere adierazi dute, maizago lantzeko edukiak eskainiz zein komunitatearekin lanketa “bereziak” eginez.

Gehiago