Emakumeen eskubideen alde kalera ateratzeko deia luzatu dute

Emakumeen eskubideen eta berdintasunaren aldeko aldarri eta mobilizazioak hedatuko dira bihar auzo eta herrietan. Iruñean, Koordinadora Feministak manifestaldia antolatu du Iruñean eta Abortatzeko Eskubidearen aldeko Asanbladak flashmoba.

2014-ko martxoak 7

Gallardonen Abortatzeko Legea izango da aurtengo martxoaren 8ko jo-puntu nagusia, Hego Euskal Herriko Koordinadora feministak ezagutzera eman moduan. Azken hilabeteetan Nafarroan ugariak izan dira lege honen kontra eta emakumeen erabakitzeko eskubidearen alde egindako ekimenak.

Flashmob
Koordinadora Feministak manifestaldia antolatu du “Gure askatasuna borrokatuz. El derecho a decidir es nuestro” lelopean eta 12:00etan abiatuko da Gaztelu Plazatik. Hura bukatzean, ekimen parte hartzaile eta koloretsua antolatu du Abortatzeko Eskubidearen aldeko Asanbladak: flashmob bat, alegia, koreografia-dantzaldi parte hartzaile eta jendetsua egiteko asmoa dute.

Flashmob-eko koreografia ikasteko bideo-tutorial bat sareratu zuten duela aste gutxi, norberak koreografia bere etxean, elkartean, gaztetxean edo ikastetxean ikastea ahalbidetzeko. Edozein kasutan, flashmoba grabatu aurretik bertaratutakoek koreografia ikasteko aukera izanen dute, eta hainbat entseguren ostean grabaketa orokorra burutuko dute.

Gehiago