Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko justizia feminista aldarrikatu dute

Urtero azaroaren 25ean ohikoa denez, milaka eta milaka lagun atera dira kalera Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako mobilizazio ezberdinetan. Iruñean, manifestazioak hiri erdiko kaleak zehakatu ditu "Beldurra eta kontrolaren aurrean justizia feminista" lelopean.