Emakumeak eta Mutil Dantza, eztabaida zabalik Baztanen

Mutil Dantzan emakumeen parte hartzearen inguruko eztabaida oso intentsoa izan da pasa den udan Baztango herriko festetan. Elbeten eta Elizondon tentsio uneak bizi izan dira emakume batzuek dantza egin dutenean. Bideo baten bidez gertatutakoaren berri eman nahi izan dute Plazara Dantzara ekimenekoek.