“Emakume langileok askatzeko sozialismoa eraiki” lelopean mobilizazioak antolatu ditu Itaiak M8an

Iruñean, 19:00etan Iruñeko Udaletxetik abiatuko da Itaiaren mobilizazioa.

2022-ko martxoak 1

Martxoaren 8a ate joka dugu, aste eta erdi gelditzen da Emakume Langileon egunerako.

Gaur hemen bildu gara M8 eta A25 bezalako egunetan alderdiek haien aurpegia zuritzeko erabiltzen duten berdintasun faltsua seinalatzeko. Egun hauetan bereziki eta haien komenurako emakumearen auzian zentratzen dira emakumeon interesen alde lan egiten dutela zabaltzeko asmoz. Baina agerian dago emakume langileok bizi dugun egoera gainditzetik oso urrun aurkitzen direla. Feminismoa haien irudia garbitzeko erabiltzen dute eta gainera, etekinen metaketan jarraipena emateko gehigarri ezin hobea bezala erabiltzen dutelako.

Une honetan kapitalismoari berezkoa zaion dinamikaren baitan, langileon bizi eta lan baldintzak etengabeko okertze batean kokatzen dira eta horrekin emakume langileon lan baldintzak are eta okerragoak bihurtu dira: kaleratzeak, soldata baxuak, laneko zama handitzea, lan partzialak, behin behineko lanak, etab. Honela, emakume langilearen zaurgarritasuna handitzen ari da.

Horretaz gain, krisi ekonomikoan eta pandemiaren testuinguruan eskaintzen diren zerbitzuak gero eta gutxiago dira, zaintza lan hauen zama emakumearen gain gelditzen delarik. Honek jada baztertuta zegoen emakume langileari antolatzeko baldintza guztiak ezabatzen ari dizizkio, emakumen langilearen despolitizazio orokorra ekarriz.

Gainera, gaurko gizartea gero eta sexualizatuagoa dago eta emakume langileok kultura sexualaren objektu izanik bete-betean eragiten du gure bizi ereduan. Gaur egun, sexualizazioa norma kultural bilakatzeko beharrezkoa den tresneria martxan jarrita dago: enpresa estetikoak, pornografia, influenzer, online plataformak (only fans bezalako aplikazioak), etab eta hauek guztiz normalizatuak daude gizartean are gehiago jende gaztearengan.

Aipatzekoa da bestetik, gero eta feministagoa den gizarte honetan emakume langileon bizi baldintzak okerrera doazela. Gainera, egoera honi aurre egiteko feminismoak aterabiderik ez duela agerian gelditzen ari da eta hau guztiarekin batera instituzioek haien aurpegi zuriketarako feminismoa erabiltzen dutela agerian gelditu da ere, adibide bezala aurten aurrera eramandako kanpaina adibidez.

Honen aurrean, hots, emakume langileon zapalkuntza gainditzeko, klaserik gabeko gizarte baten eraikuntzaren bidean lan egitea aukera bakarra da. Horregatik ITAIAk emakume langileon askapenerako sozialismoa eraikitzea beharrezkoa dela aldarrikatzen dugu

Horrela, ITAIAk aurten ere mobilizazio ezberdinak deitu ditu euskal herri osotik. Iruñean, konkretuki, M8an aldarrikapen ezberdinekin egongo gara 19:00etan Iruñeko Udaletxetik aterako den mobilizazioan.

Emakume langilearen askapenerako sozialismoa eraiki!

Gehiago