Elizak jabetutako propietate guztiak herriari itzuli arte, ikatza

Aurten ere, Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak Olentzero eta Errege Magoen laguntzarekin ikatza eraman dio Artzapezpikutzari. Modu honetan, Elizak milaka jabetza egin izana salatu dute, eta Espainiako Gobernuari egotzi diote hartutako konpromisoa bete ez izana eta Elizaren interesen alde jokatu izana.