“Ekin eta bultza, askatasunera”, uda honetako Ernairen mezua gazte belaunaldiak askatasunaren aldeko borrokan lotzeko

2025-ko ekainak 18

Juan Paredes, Txiki eta Angel Otaegiren fusilamentutik 50 urte beteko dira aurten, eta efemeridea aprobetxatuz “50 urte hauetan Euskal Herriaren askatasunaren alde borroka egin duten belaunaldiei aitortza” eginen die Ernaik. Egungo gazte belaunaldiak “Euskal Herria askatasunera eramateko indarrak batu eta bultza egin behar dutela” adierazi du Ernaik.

Udako kanpaina honi amaiera emateko irailaren 14an, Donostian mobilizazioa eginen dute “Ekin eta bultza, askatasunera” lemapean.

Gehiago