Eguesibarren izandako eraso matxista baten aurkako elkarretaratzea egin zuten atzo

Erripagaineko emakume batek jasandako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Sarrigurenen. Eraso larria izan zela salatu zuen Eguesibarko Feministak taldekoek, eta emakumeen aurkako indarkeria aurrean "tolerantzia zero" izateko aldarria zabaldu nahi izan zuten.