“Bigarren eskuari duintasun pixka bat eman behar diogu”

Ganbarazelai, Altsasuko bigarren eskuko merkatuaren lehen edizioa eginen da igande honetan goizeko 9etatik aurrera Proiektuak elkartearen eskutik, Iortia plazako aterpean. Proiektuak elkarteko kide diren Javier Bergara Bergerak eta Martin Zelaia Garziak Guaixen egindako elkarrizketa honetan azaldu dituzte erakunde berriaren helburuak eta sustatu duen Ganbarazelaia bigarren eskuko azoka honen nondik norakoak.