Bety Cariño “loratuarazi” zen Lizarran
30 bat lagunek kontzentrazioa burutu zuten Bety Cariño eta Jyri Jaakkola militanteen oroimenez eta justizia eskez.
2015-ko apirilak 29
Emozioz beteriko mobilizazioa izan zen. Amaieran, Betyren hitzartze bat entzun ahal izan zen eta bere poema ezberdinak nola elkartasun mezu bat irakurri zen. Kontzentrazio guztian zehar, han hemengo autoreek egindako hamaika elkartasunezko abestik girotu zuten ekimena. Erailketa kasuen urteurrenaren harira egindako hainbat ekimenen borobiltzea izan zen elkarretaratzea, egun hauetan argi erakutsi delarik Betyren eredu eta ondarea oraindik orain bizirik darraiela.