Belaunaldi ezberdinak lotu dituen kateak ez da apurtu

Ezker Abertzaleko belaunaldi ezberdinetan gazte mugimenduan ibilitako militante ugari bildu dira gaur Atarrabian Iruñerriko Bulkada Eguna ospatzeko. Ezker Abertzaleko gazte erakundeen 40. urtemuga honetan gogoratu nahi izan dute "katea ez dela apurtu" eta gaur egun Ezker Abertzaleko gazte mugimendua "ezinbestekoa dela".