BDZko hiru kideen agerraldia epaitegietan; Fiskaltzak urtebete eskatu du pintada batzuengatik

Gertakariak 2025eko martxokoak dira. Palestinarekin elkartasuna adierazteko eta Israelek Gazan izandako jokabidearen aurka pintadak egin ondoren atxilotu zituzten hiru lagunak. Fiskaltzak urtebeteko espetxe-zigorra eskatu du hiru pertsonetako bakoitzarentzat, baita kalteengatiko erantzukizun ekonomikoak ere.