Baso jarduerarako dirulaguntzen eskasia salatu dute

Nafarroako 55 alkatek Nafarroako Gobernuaren jarduna salatu eta basoak egoki mantzentzeko udalek dirulaguntzak ezinbesteko dituztela aho batez adierazi dute.

2014-ko uztailak 31

Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Sailak urteetako baso ekintzen dirulaguntzen murrizketa etengabeekin batera, 2014ko dirulaguntzen deialdia oraindik egin ez duela salatu dute 55 alkateok.

Basogintza Nafarroako garapen sozioekonomikoan atal garrantzitsua dela nabarmendu dute, bai eta lanpostu ugari sortzen dituela.

Hori dela eta, Toki Administrazioko, Ingurumeneko eta Landa Garapeneko Departamentuak basogintzan inbertsioak handitzeko eta 2014rako dirulaguntza deialdi berria “berehala” atera dezala eskatu dute, besteak beste, “udalerriek mendian egin behar dituzten lanei aurre egin ahal izateko”.

Nafarroako Gobernuak neurri hauek hartu ezean, Nafarroako mendi eta basoen egoerak okerrera eginen duela oharatazi dute, eta jokabide  honek, udalez gain, Nafarroako ingurumenean ere eragin zuzena izanen duela azpimarratu dute, baita eskualdeetako  garapen sozioekonomikoan ere.

Gehiago