Barañaingo Gazte Asanblada berriro jaio da

Itxitako Gaztetxearen eskaileretan aurkeztu du bere burua Barañaingo Gazte Asanbladak. Azken hilabeteetan, Barañaingo Gazte Mugimenduaren izenarekin hamaika ekimen burutu dituzte. Besteen artean, mendi irteerak, zine emanaldiak, ikastaroak, hitzaldiak... Asanblearismoa eta autogestioa ardatz izango dute BGAko kideek hemendik aurrera egingo duten lan guztian.