Azken lan istripua salatu dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean

ELA, LAB, STEILAS, CGT, ESK, EHNE eta HIRU sindikatuek deituta, elkarretaratze bat egin dute gaur Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Alderdi politikoei lan istripuen aurrean jarrera irmoago bat eta neurriak hartzea eskatu dizkiete. Ordezkari politiko batzuek kontzentrazioan parte hartu dute.