Azken asteetan izandako eraso matxistak salatzeko elkarretaratzea egin zuen atzo Itaiak
Emakumeen aurkako erasoak salatzeko hamarnaka lagun bildu ziren atzo Iruñeko Udal Plazan
2021-ko otsailak 12
Aurreko astean jakin zen bikotekidearengatik erasotua izan ondoren
emakume bat ZIUn ingresatu behar izan zutela. Aste honetan bertan ere komunikabideetan emakume bat atari batean bortxatzeagatik gizon bat
atxilotua izan zelaren albistea agertu zen. Bi gertakari horiek salatzeko Itaia talde feministak elkarretaratze bat egin zuen atzo Iruñeko Udal Plazan.
“Erasoen aurrean erantzun eraginkorra hedatzean zein erasoen ardura duten
figurak seinalatzean berresten gara, emakume langileak egoera honetatik
ateratzeko ezinbestekoak diren prozesuen garapenarekin batera”, adierazi zuten.