Azaroaren 25ean “justizia feminista” aldarrikatu du mugimendu feministak bortizkeri matxista borrokatzeko

Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Eguna ospatzen da, eta hori dela eta, Euskal Herriko Mugimendu Feministak mobilizazioak deitu ditu hiriburu guztietan. Iruñean, manifestazioa Iruñeko Gaztelu Plazatik abiatuko da, arratsaldeko 20.00etan.

2022-ko azaroak 10

Aurten, berriz ere, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak hiri, herri eta auzoak hartuko ditu “Beldurra eta kontrolaren aurrean, JUSTIZIA FEMINISTA” aldarrikatzeko.

“Nazkatuta gaude urtero salaketa eta aldarri berdinak egiteaz, indarkeria matxistak bere horretan jarraitzen duen bitartean”, salatu dute Mugimendu Feministako kideek. Horretaz gain, argi utzi nahi izan dute soilik borrokaz, saretzeaz eta antolakuntzaz posible dela aurrera egitea eta indarkeriarik gabeko bizitzak erdigunean jartzea.

Euskal Herria 2022/11/10 | Nabarmendu nahi izan dute aurten, bereziki, mugimendu feministaren kriminalizazio saiakera sistematikoa. Bai indar polizialen zein instituzioen aldetik. Eraso hauen aurrean emakumeen eta sexo-genero disidenteen borroken eta bizitzen kontrola lortzea baino ez dutela helburu salatu dute. Horren aurrean, eta erasotuak diren heinean elkar zaindu eta elkar babestea bide bakarra dela mahaigaineratu dute. “Justizia gure gain hartuko dugu, eta autodefentsan sakontzen jarraituko dugu” esan dute.

Emakume eta sexu-genero disidenteen bizitzak egunero kolpatzen dituen indarkeria anizkoitzekin amaitzeko ordua dela diote: “ardura, denona da” gehituz. “Eraldaketa gure esku dago eta horretarako feminismoan kolektiboki borrokatzen jarraitu behar dugu. Antolakuntza feministaz boteretu gaitezen!”

Hauek dira deialdiak:
– DONOSTIA: 19.00 Bulebarretik
– GASTEIZ: 19:00 San Anton plazatik
– IRUÑEA: 20:00 Gaztelu plazatik
– BILBO: 19:00 Jesusen Bihotzetik
– BAIONA: 17:00 Azaroak 26 Roland Barthes zelaigunetik

Gehiago