Azaroaren 25an Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko mobilizazioak izanen dira Nafarroako herri eta auzoetan

Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da, eta aurten manifestazio jendetsua izango ez bada ere, Iruñeko Gaztelu Plazan ekimen sinboliko bat eginen du Indarkeria Sexistaren aurkako plataformak 17.00etan, eta ondoren hainbat elkarretaratze izanen dira beste herri eta auzoetan arratsaldeko 20.00etan.