Arrotxapean atxilotutako gazteei elkartasuna adierazteko bilkura eta utzaraztea salatzeko prentsaurrekoa izanen dira gaur

Atzo Arrotxapean Gaztetxearen utzaraztean atxilotutako 6 gazte gaur pasatuko dira epaitegitik, Espainiako Poliziaren komisaldegian gaua pasa ondoren. Goizeko 10.00etan bilkura bat eginen da leku horretan atxilotuei elkartasuna adierazteko. Era berean, goizeko 11.00etan Gaztetxekoek prentsaurreko bat eskainiko dute auzoko Carbonilla gunean. Atzo arratsaldean ehunaka lagun bildu ziren utzaraztea eta bortizkeri poliziala salatzeko.