Arrotxapeako Gaztetxea desalojatzeko data jarri du epaitegi batek: irailak 2

Arrotxapeako Gaztetxeak bere sare sozialetan iragarri duenez, irailaren 2an gune autogestionatua hustuko dute. Hala dio epaitegi batek kaleratu duen epaiak. Gaztetxetik, lokala defendatzeko deia zabaldu dute.

2021-ko abuztuak 12

“Gaztetxeak antolatzeko eta sistemari aurre egiteko beharrezkoak direla ulertzen dugu. Hori guztiagatik eta horrelako proiektuetan sinisten dugunez, hau defendatzeko deia luzatzen dugu” dio Arrotxapeako Gaztetxeak kaleratu duen ohar laburrak.

Epaitegi batek Gaztetxearen aurka kaleratu duen epaiak lokala irailaren 2an hustuko dela dio. Horri aurre egiteko datozen egun eta asteetan zabalduko diren deialdietan parte hartzeko animatzen dute Gaztetxekoek.

Gehiago