Arbizun lan istripuan izandako heriotza salatu dute sindikatuek

ELA, LAB, CGT. ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuetako ordezkariak izan dira protestan Arbizuko Lakber Mecanizados enpresaren atarian.

2019-ko uztailak 2

LAB sindikatuak salatu du Euskal Herrian aurten hil den 27. langilea dela; bederatzigarrena Nafarroan. Sindikatuak ezbeharrari lotutako “zirkunstantzia guztiak” argitzeko eskatu die erakundeei eta enpresako arduradunei; “batez ere, kontuan hartuta hiru langile hil direla azken lau urteetan enpresa horretako bi lantegitan”, gaineratu dute. ELA, LAB, CGT. ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuetako ordezkariak izan dira protestan.

“Enpresek ez dituzte behar besteko neurri eta baliabideak bideratzen prebentziora eta ez da nahikoa inbertitzen. Horiek dira adibideetako bi azaltzeko zergatik izaten diren hainbeste lan istripu. Lan istripuak ekiditeko bidea ezaguna izanik, baliabideak eta neurriak hartzea ezinbestekoa” dela uste dute sindikatuek. “Langileen kontzientzia lantzea ere izan behar da zereginetako bat”.

Gehiago