Antsoaingo Gazte Topaketak, ate joka

Ekainaren 24tik 27ra arte Antsoaingo Gazte Topaketak burutuko dira. Iruñerriko herri honetan, gazte mugimendu indartsu eta osasuntsua lortzeko asmoz, topaketa hauek urtero antolatzen dituzte. Aurten, hainbat gai jorratuko dituzte eta egitarau oparoa prestatu dute gazte estrategi bat osatzeko helburuarekin.