ANISER-en enpresa hitzarmena sinatzeko aurreakordioa lortu du LABek
Aniser Facility Service zerbitzu anitzeko enpresak, egun Euroestampaciones enpresak soldadura lanak egiteko azpikontratatua duena, orain arte ez zien langileei hitzarmenik aplikatzen.
2019-ko maiatzak 30
Hainbat bileraren ostean, eta enpresaren jarrera ezkorra ikusita, langileek borroka dinamika bat jarri zuten martxan -lanuzteak eta mobilizazioak aurreikusten zituena- eta, horri esker, azkenean atzo lortu zen aurreakordioa sinatzea.
LAB-ek sinatutako aurreakordioak, besteak beste, honako eduki hauek jasotzen ditu: lanaldiaren murrizketa handi bat -oraingo 1.808 orduetatik 1744 orduetara pasatuko dira 2021ean-, soldata igoera, behin betiko kontratazioa %80ra handitzeko enpresaren konpromisoa eta Nafarroako Metaleko hitzarmenarekiko lotura jasotzen ditu beste eduki batzuen artean.