Angelu hilketa matxista salatu du Oneka euskal emakume pentsionisten elkarteak
Angelun 89 urteko senarrak 83 urteko emaztea hil zuen atzo. Oneka euskal emakume pentsionisten elkarteak hilketa hau salatu nahi izan du, azpimarratuz emakumea eta nagusia izatea "genero indarkeria sufritzeko goi mailako arrisku faktorean bihurtzen" dela.
2020-ko maiatzak 7
Angelun gertatu den hilketaren aurrean, non 89 urteko senarrak, 83 urteko emaztea hil duen, ONEKAk salatu nahi du:
Ø Berriro ere emakumeok gara heriotzaraino iristen den indarkeria matxistaren helburu, eta hori, Sistema Patrialkalaren ondorioa da, zeinek emakumeok gizonen azpitik ezartzen gaitu.
Ø Emakume eta nagusi izatea, genero indarkeria sufritzeko goi mailako arrisku faktorean bihurtzen da eta gehienetan indarkeria hori, ikusezina eta iraunkorragoa da.
Ø Bukatzeko salatu nahi dugu, osasun egoera larri honek behartuta, etxean konfinaturik egon beharrak, emakumeok gizonak baino gehiago zigortzen gaituela, izan ere, itxialdi honek, emakume asko, bere erasotzailearekin igarotzera behartzen du.
ONEKAtik, genero indarkeriaren aurka borrokatzen dugu eta borrokatuko dugu egunero, Angelun gertatutakoa ekintza tragikoak berrio inon gerta ez daitezen.