Ander Maezturen tortura salaketengatik Espainiako polizia batek deklaratuko du

2010ean atxilotu zuten txantrearra Segiko kide izatea leporatuta beste 27 gazterekin batera. Atxiloaldian torturak jasan behar izan zituela salatu zuen.

2018-ko maiatzak 10

2010ean Euskal Herriko 28 gazte atxilotu zituzten Segiko kide izatea leporatuta. ETAren adarretako bat zelakoan atxilotu zituzten guztiak. Tortura salaketak izan ziren atxilotuen artetik, horien artean Ander Maeztu txantrarrarena.

“Atxilotu nindutenean buruan eta aurpegian kolpeak entengabeak izan ziren. Poltsa ere egin zidaten ia konortea galtzeraino. Zeharo blokeatuta nengoen. Nire burua lehiotik botatzea ere pasa zitzaidan. Ama berriz ere bizirik ikusi nahi banuen eurek esandako autoinkulpazioa sinatzeko exijitu zidaten behin eta berriz. Eta, azkenik, baiezkoa eman behar izan nien”. Salaketa hori egin zuen gazteak Naiz.eus agerkarian argitaratu zen bideo batean.  Gaur, Madrilgo auzitegian deklaratu beharko du Espainiako polizia batek tortura salaketa horiek medio.

Gehiago