Abortua ez da delitua, eskubidea baizik

Abortatzeko eskubidearen alde kalera ateratzea ezinbestekoa da Topatu.info egindako erreportaian agertzen diren Mugimendu Feministako hiru kide hauen arabera. Abortuaren lege erreforma emakumeen eskubideen ukazioan beste pausu bat dela esaten dute. Horregatik, apirilaren 5ean Iruñan "Gure gorputza gure erabakia" lelopean egingo den manifestazian parte hartzera deitu dute.