Abiatu da Gazteon Eskutik euskal gazte independentisten ekimena “oztopoen gainetik askatasunera” aldarrikatuz

Milaka gazte bildu dira Berriozarren Ernai gazte antolakundeak antolatu duen Gazteon Eskutik ekimenean. Arratsaldean, manifestazio bat egin dute UPN alderdiak Espainiako Audientzia Nazionalean jarritako salaketaren ondoren epaitegiak preso politikoen inguruko hitzaldi bat zelatatzeko agindua salatzeko. "Oztopoen aurrean askatasunera" ohiuarekin adierazpen askatasuna aldarrikatu dute. Hurrengo egunetan era guztietako jarduerak eginen dira Berriozarren altxatu dituzten gune ezberdinetan.