3.000 emakume batu ditu Durangon ospatzen ari den ‘Salda Badago’ jardunaldi feministak

38 hitzaldi eta 70 tailer baino gehiago egingo dira Durangon gaurtik igandera arte.

2019-ko azaroak 1

Euskal Herriko V. Jardunaldi feministei hasiera eman diote 3000 emakumek, hurrengo urteetako agenda politikoa zehazteko. Goiztiarrenek 08:30etan ekin diote izen-emateari, gehienek, ordea, lasaiago hartu
dute Jardunaldi Feministen hasiera eta harrera ekitaldira iritsi dira zuzenean.

Ilusio
handiarekin hartu dute hiru egun iraungo duen ekimena, eta izan badute horretarako
arrazoirik, 3000 emakumetik gora elkartuko baitira asteburu osoan zehar Durangon.
Ez zen horrelako kopururik biltzen 1977an lehengo aldiz Euskal Herriko Jardunaldi
Feministak burutu zirenetik.
Bizitzak erdiguneratzeko proposamen politikoak izan dira goizeko protagonistak.
Etxaldeko emakumeak, Itaia, EH Bilgune Feminista, Oneka eta Trabajadoras no
domésticadas kolektiboetako emakumeek hartu dute hitza.

Arratsaldean dekolonialitatearen gaia izan dute hizpide, aniztasunetik feminismoa
bizitzeko eta egiteko proposamenak jasoz. Red de Mujeres Racializadas de EH, Ahizpatasuna, Raizes, Amar, Garaipen eta Mujeres del Mundo kolektiboetako kideak izan dira mahaian.

Egun osoan zehar gune desberdinetan izandako tailer eta eztabaidak txiki geratu dira Durangon bildu den emakume uholderako.
Igandera arte luzatuko dira gaur Durangon abiatu diren Jardunaldi Feministak.

Gehiago