12.300€ko isunak ezarri dizkiote Lizarrako Gaztetxeari Nafarroako Gobernuak eta Udalak urteurrenaren jaia ospatzeagatik

2018an Sugarra Gaztetxea okupatu zenetik, etengabekoak izan dira identifikazioak eta isunduak izateko mehatxuak. Oraingoan, Udaltzaingoaren mehatxuak bete dira eta Nafarroako Gobernuak zein Lizarrako Udalak 3 isunekin zigortu dute Gaztetxea, horietako bi, 6.000€koak, espazioaren urteurrenean egindako ospakizunagatik. Gaztetxearen aurkako "jarrera errepresiboa" bertan behera uzteko eskatzen diete gazteek Udalari eta Gobernu Foralari.