#Martxoak8 Sistema patriarkala eta arrazistari arrakalak eragiteko deia zabaldu du mugimendu feministak
Nafarroako Mugimendu Feministak deituta, hainbat ekimen egin dira gaur Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta. Sistema kapitalista eta patriarkal honek emakumeen eskubideak urratzen dituela salatu dute, eta bereziki kontutan hartu dute emakume arrazializatuen egoera gordina, askotan paperik gabe eta zaintza lanetan zapalduak. Nafarroako Parlamentuaren aurrean protesta bat egiten ari zirenean, Foruzaingoak emakume bat atxilotu du.
2021-ko martxoak 8
Foruzaingoak jakinarazi du agenteen aurkako atentatua egozten diotela Parlamentuaren aurrean atxilotutako emakumeari. Atxilotu ondotik, ospitalera eraman dute, besoan min zuela eta. Hamaika telebistaren arabera, gainera, bertze pertsona bat zauritu da istilu horietan.