“Burgesiaren zuzeneko diktaduraren gelditu” lelopean mobilizazioak egin ditu GKS-k Iruñerrian

Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak ezarritako neurri murriztatzaileak direla eta, deitutako manifestazioa bertan behera utzi eta mobilizazio deszentralizatuak egitea erabaki zuen Gazte Koordinadora Sozialistak koronabirusaren pandemiaren aitzakiarekin "ezarri dizkiguten salbuespen politikak" salatzeko eta eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko.