Arrotxapeako gaztetxearen kideak epaituko dituzte urtarrilaren 11an

Arrotxapeako gaztetxeko kideek gaur emandako prentsaurreko batean auzoan hainbat "funts putreen" presentzia salatu dute. Horietako bat, Lone Star-ek, Gaztetxearen jabetzaren parte da, eta bere higiezin agentziaren bidez gazte lokala salmentan jarri du dagoeneko. Urtarrilaren 11an gaztetxeko kideen aurka eginen den epaiketa salatzeko mobilizazioak eginen dituztela iragarri dute.