AHT, Espainiako Errege emeritoa, Corinna eta ustelkeria, pack eskaldalagarria, baina ez da salbuespena

AHT Geldituk salatu duenez, AHTren proiektua ustelkeriaz beteriko egitasmo bat da. Azken kasua, eta baliteke ezagunena izatea, egitasmo faranoiko honen ikonoa bihurtuko dena: Juan Carlos III.a Espainiako Errege emeritoak protagonizatu duena Corinna Larsen bere amorante ohiarekin, Medina eta La Meca arteko AHTaren eraikuntzan Espainiako enpresek Borboiari mahi azpitik emandako 80 milioiak jasotzeagatik.

2020-ko ekainak 9

Ez da ulertzen Espainiako enpresek estatuan eta mundu osoan eraikitako AHTa ustelkeriaren itzal luzerik gabe.

Ustelkeria praktika hauen lantza punta gisa Errege emeritua nabarmentzen da. Bera onuradun bakarra zen Panamako sozietate baten bidez, 2008tik aurrera, Saudi Arabiako Erregeak emandako 100 milioi dolar jaso zituen komisio gisa, Medina eta La Meca arteko AHTaren eraikuntzan Espainiako enpresek egindako esku-hartzeagatik. Juan Carlosek hilabetetan erabili zituen funts horiek, 2012an azken 65 milioiak Corinnaren kontura transferitu zituen arte.

Hau ez da AHTren obretako ustelkeria kasu bakarra. ADIFeko eta eraikuntza-enpresa handietako 100 goi-kargu eta exekutibo baino gehiago zenbatu daitezke, obra-esleipenetan praktika ustelak egiteagatik auzipetuak. Kontuen Auzitegiak 7000 milioi euro baino gehiagoko gainkostua zenbatu du Espainiako 13 hiriko AHTko sarbideetan.

Iaz, ADIFen lehiaketa publikoak banatzeagatik 118 milioi euroko isuna ezarri zioten ” AVEren kartela” izenekoari (Estatuko eraikuntza-enpresa handienetako 15ek osatua). Isunak enpresa horiei etorkizuneko esleipenak debekatzen zizkien arren, gaur egun esleipen berrietan lanean jarraitzen dute.

Hau dakigunaren erakusgarri bat besterik ez da. Osasun krisi garai hauetan, AHTaren dirua ez ezik, lapur zikin horiek ebatsi dutena ere osasungintzara bideratzea eskatzen dugu.

Gehiago