Sunpriñu irratia, Larraungo Bailaratik konfinamendu egoeran gazte ahotsa

Birusak eta konfinamenduak eragindakoak bultzatuta, Larraungo gazte batzuk elkartu eta irratsaio bat sortu dute. Aldian behin 10 minutu inguruko saio bat publiko eginen dute. Momentuz, bi saio sareratu dituzte Youtuben. Bertan inguruko jendearen egoera azaleratu nahi dute, euren ikuspegia partekatzearekin batera.

2020-ko apirilak 14

Saioak Youtubera igo eta sare sozialen bitartez partekatuz hasi dira, baina herritarrengana iristeko bide zuzenagoa izateko asmoz inguruko komunikabideekin harremanetan jarri dira, eta Ahotsa.info-ren bidez ere zabalduko da.

Gehiago