Jule Goikoetxea: “Sistema honek kapitala jartzen du erdigunean, eta ez bizitza, eta honekin amaitu behar da”

Jule Goikoetxea filosofo politikoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak ikuspegi feminista batetik aztertu du Koronabirusa-k sortutako krisialdia. Bere ustez, aukera aproposa dugu gure aurrean sistema eredua goitik behera aldatzeko, oinarrizkoak diren zerbitzu guztiak publifikatuz eta herritarrak pobreziatik ateratzeko urgentziazko neurriak hartuz.