Hatortxurock 23. edizioa abenduaren 28an ospatuko da Atarrabian

Beste urte batez , HTX jaialdia egunberrietan ospatuko da euskal preso eta iheslarien etxeratzea exijitzeko eta sakabanaketa politikak eragiten dituen gastuei aurre egiteko. Hitzordua, abenduaren 28an izanen da, Atarrabian. Datorren astean kartela ezagutzera emanen dute.

2019-ko irailak 27

Oraindik 247 euskal preso politiko daude espetxean eta hamaika lagun deserrian. Haien eta haien senideen eskubideen urraketak etenik ez duela gogoratzen dute HTXkoek. Hau dela-eta, Hatortxu Rocken lanean jarraitzen dute eta abenduaren 28an, jaialdiaren edizio berri bat antolatuko dute. 23garrena.

Honen inguruko xehetasunak, oholtza gainera igoko diren taldeetatik hasita, datorren urriaren 2an emango dituzte. “Berritasun ugari dakartza aurtengo Hatortxuk”, aurreratu dute antolatzaileek.

Gehiago