AZ ekimenak Alde Zaharreko gaztetxearen aldeko kalejira antolatu du
Auzoko gazteriarentzat "erreferentzia-espazio propiorik izan gabe" jarraitzen duela gogoratzen du elkarte honek, eta Gaztetxe finko bat aldarrikatu dute ostegunean 19:30etan eginen den kalejiran.
2019-ko maiatzak 21
AZ ekimenak deituta, datorren ostegunean eginen den mobilizazioan “gazteriarentzat erreferentzia-espazio propio bat” aldarrikatuko dute. Gaztetxe bat, hain zuzen ere. Ekimen honen esanetan, polikiroldegirik gabe, instituturik gabe eta gazteentzako lokalarik gabe “ia ia ezinezkoa da harremanak izatea, antolatzea edota gazteen artean inongo sare sozialik eratzea”, eta hori konponbide bat ematen hasteko gaztetxe bat sortu nahi dute auzoan.
“Auzoak urteak eman ditu hau aldarrikatzen eta behar du. Garaia da Alde Zaharrarentzat Gaztetxe finko bat lor dezan”, esan du AZ ekimenak. Gogoratu dute Euskal Jai, Konpainia, Kaparroso eta Maravillas gaztetxeak, eta azken honen hustutzearen ondoren 95 auzokideek egindako topaketetan Alde Zaharreko Oscus eraikina auzoko gaztetxeizateko proposamena luzatu zela.
“Orain da momentua auzoa kalera ateratzeko” eta horregatik deitu dute ostegun honetako kalejira, 19:30etan Udal plazatik abiatuko dena.
“Gure hariak eramango ditugu eta hauekin lehen, gaur eta geroko ametsak lotuko ditugu. Auzoko gazteek antolatzen, autogestionatzen eta amesten jarraituko dute, amets horiekin akabatu nahi duen inor egon arren. Egun hauetan aldaketaz hitz egiten da eta hori da hain zuzen ere, Alde Zaharrak duen desafioetako bat. Gaztetxe bat izanik, aldatu nahi duen auzoa”.