Gazte topagunea aurkeztu dute Ernai eta Aitzina gazte antolakundeetako kideek

Aurtengo gazte topagunea aurkeztu dute Donostian. Lur Arbizu eta Aitor Servier Ernai eta Aitzina gazte antolakundeetako bozeramaileek aurkeztu dute, eta ondoan izan dituzte Ezker Abertzaleko gazte antolakundeetako kide izandakoak ere.

2019-ko martxoak 26

Egitarau oparoa antolatu dute, eta besteak beste, 50 mahainguru baino gehiago antolatu dituzte. Servierrek adierazi duenez, Euskal Herrian irekita dauden “eztabaiden topaleku” izango da topagunean.

Feminismoa, burujabetza, gazte boterea, herri eredua, langile borroka, etab. izango dituzte hizpide. Mundu osoko zein Euskal Herriko 50 musika talde baino gehiago igoko dira oholtza gainera, eta horretaz gain, gazte sortzaileen plaza izango da aurtengo berritasunetako bat: “Hainbat gazte beren proiektuak sorkuntzaren bidetik eraikitzen ari dira, eta horiek guztiak erakutsiko dituzte gazte sortzaileen plazan”.

Gehiago